Buru Osasunaren Alde korrika egin nahi duzu?

Datorren 2017ko irailaren 24an egingo da 5 MILIA Buru Osasunaren alde VI. Lasterketa Solidarioa Donostian, eta aurreko urteetan bezala ehunka korrikalarik gurekin bat egitea espero dugu, buru nahasmendua duten pertsonen kolektiboari babesa eman asmoz. Aurten ere bi proba izango ditugu: korrikalari helduen lasterketa eta haurrena. Aurrekoetan bezala, ibilbidea, 8 kilometrokoa, aproposa izango da bai eskarmentu handiko kirolarientzat eta bai hasiberriak direnentzat. 

Irabazi-asmorik gabeko AGIFES elkarteak antolatu du lehiaketa buru osasuna zaintzearen garrantzia azpimarratzeko, buru gaixotasuna duten pertsonen eta horien senideen kolektiboa ikusarazteko eta buru gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziak gainditzen laguntzeko.

Anima zaitez gurekin bat egitera eta gonbida itzazu zure lagunak lasterketan parte hartzera! Laguntza txikienak ere asko balio du guretzat.

Lasterketarekin lortutako etekinekin gaixotasun psikikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ekintza eta egitasmoak gauzatuko ditugu.

Eskerrik asko!

 

Iazko bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu:

Laguntzaileak